2. Herriko haurren parte hartzearen inguruko diagnosia
0. Hasiera
Ongi etorri bigarren modulura! Honakoa da modulu honetarako proposatzen dugun denboralizazioa eta beharrezkoa izango duzuen materiala. Guztira, 2 ordu inguru beharko dituzue moduluko atal guztiak egiteko.
Bakoitzak etxetik ekarritako txikitako argazki bat erakutsiz, gure haurtzarora bidaiatuko dugu, behin izan ginen haur haiekin konektatzeko. Gure haurtzaroaz oroitzean, burura etortzen zaiguna kontatuko diogu elkarri. Kontakizun hauetan erraz identifikatu ahal izango ditugu haurtzaroaren kulturako ezaugarri nagusiak: jolasa, ludikotasuna, mugimendua, sozializazioa, naturarekin kontakua, erritmoa, gorputzean egotea, orainean bizitzea, kuriositatea/harridura gaitasuna, jakinmina...
3. Ekin
HERRIKO HAURREN PARTE HARTZEAREN MAPATZEA
Herriko mapa bat hartuko dugu eta haurren ekipamendu, espazio eta egitasmo parte hartzaileak identifikatuko ditugu. Kolore ezberdinetako gometxak edo errotulkiak erabili ditzakegu horretarako.
Ekipamendu parte hartzailea: heldu baten presentziarekin haurrek parte hartzen duten herriko espazio antolatua.
Espazio parte hartzailea: haurrek modu askean erabiltzen dituzten herriko espazioak.
Herrian haurrek parte hartzen duten egitasmoak
Osaturiko mapa interpretatzeko, erantzun elkarrekin galdera hauei:
Identifikatutako eremu parte hartzaile hauetatik zeintzuk dira parte hartze protagonikoa eta zein parte hartze soziala?
Teorian ikasi ditugun hiru esparru parte hartzaileak presente daude mapan? (intimitatea, eskola eta komunitatea)
Zein indargune ditugu? Zerk funtzionatzen digu?
Zein korapilo ditugu, zein zailtasun?
Haurren parte hartze protagonikoari dagokionez, non dauzkagu hutsune nagusiak, non indarguneak?
4. Erabaki
Erabakiak 2 txantiloia erabili dezakezu prozesuan zehar hartutako erabakiak bertan idazten joateko eta hurrengo saioetan eskura izateko.
Haurtzaroaren kulturako ezaugarriak errespetatuz, nolako haurren parte hartzea sustatu nahi dugu?
Herrian zein aliatu dauzkagu jadanik haurrekin parte hartzea modu hauetan sustatzen dutenak?
Egitura berri bat sortuko dugu ala lehendik martxan dagoen zerbaitetan txerta dezakegu?