Espazio
hezitzaileak eraikitzeko modua parte hartzea da. Herritarren iritzia
entzute hutsetik haratago, elkarrekin espazio hauek eraikitzera
bideraturiko parte hartzea, alegia.
Gure
herrietan martxan jarri ditzakegun hirgintzako parte-hartze prozesuak
ehun publikoa, komunitate eta kooperatiboa osatzen dugun eragileok,
elkarrekin, diseinatu behar ditugu. Izan ere, hirigintza hezitzailea
komunitatea berregituratzeko eta berriz ere komunitate izaten
ikasteko balio duen erreminta da, gobernantza kolaboratiborako
erreminta. Horrek esperientzia komunitario txikiak martxan jartzeko
aukera ematen du.
Gure
proiektuetan hirigintza parte hartzaile feminista bermatzeko hurrengo
lerroetan aintzat hartu beharreko pausoak, kontzeptuak eta
prozedurak azaltzen dira. Parte-hartze prozesuak osotasun batean
lantzea planteatzen da, aurrelanketa bat eginez eta gerora jarraipena
emanez. Lehenik prozesuak behin ireki behar dira eta gerora, labur,
hauek dira aintzat hartu beharreko eta proposatzen ditugun urratsak:
prestatu, kontatu, erabaki, eraiki eta erabili. Bost urrats, hamaika
erronkei aurre egiteko!