Haurrak
bere inguru hurbila deskubritzeko eta esperimentatzeko daukan tresna
da jolasa. Jolas libre eta destrukturatuaren bidez esperimentatzen
eta ikasten du. Beraz, jolasa ezin da eremu akoltxatu eta espezifiko
batera mugatu, jolas parke tradizional eta estandarretik haratago
joan behar da.
Benetako
esperimentazioa eta ikasketa eman dadin, jolas libre eta
desestrukturaturako aukerak ahalbidetzen dituzten espazioak eta
denborak behar ditugu. Izan ere, egun haurren jolasguneetan aurki
daitezkeen azpiegitura tradizionalek idatzi gabeko arauez betetako
eta egituratuak dauden materialez osatuta egoten dira: txirristara
nondik igo eta jaisten den, ziburuetan ibiltzeko ilaran itxaron
beharra, eskailerak igo eta jaisteko ordena, umeei begira dauden
helduak jartzeko eserlekuak⦠Jolasgune hauek umeen beharrak eta
hauen garapen naturala oinarri hartuta diseinatzearen aldeko apustua
egitea da herri hezitzailearen egitekoa. Bide horretan, jolasaren
kultura landu eta balioan jarri nahi da herri jolasgarriak sortuz,
kaleak jolaserako berreskuratuz.