Haurrak,
eta herritarrak oro har, euren ekimenez jarduteko gai diren subjektu
aktiboak dira, baina autonomia hori garatzeko espazioak eman ezean,
menpeko bihurtuko dira. Haur bat bakarrik eta segurtasunez herritik
mugitu ahal izatea herriaren osasunaren ingurune-adierazleetako bat
da, beraz, hirigintzak haurren autonomia modu kontzientean sustatu
beharko luke. Mugikortasun-sarearen eta -sistemaren diseinuan
autonomia hori erdigunean jarri nahi da, haurrak libreki mugitu ahal
izateko azpiegiturak eskainiz; adibidez, oinezkoentzako esklusiboak
diren kaleak diseinatuz, hirigintza lagunkoia sustatuz, edota
aparkalekuak herritik aldenduz.
Are
gehiago, estrategikotzat hartuko bagenu herritarren autonomia herri
antolamenduan, haurrak ibiltzen diren lekuetatik hasi eta apurka
herri osora zabaldu daiteke (eskoletako eta jolasguneetako ingurune
hurbilak, eskola-bideak edota jolasguneen arteko ibilbideetatik
abiatuz).