• 5. Natura

    • Azalpena

      Inguratzen gaituen mundua bi kategoria nagusitan bana dezakegu: batetik, mundu naturala edo organikoa, eta bestetik, mundu artifiziala edo gizakiak eraikitako mundua. Gure herrietan gero eta elementu artifizial gehiago daude eta natura herriguneetatik kanpo, periferietan, geratzen da. Gero eta gizarte biofobikoagoa izatea eragiten du horrek, gizakiaren eta naturaren kaltetan. Izan ere, naturarekiko elkarrekintzak haurren (baita helduen) garapen integralean duen onura bistakoa da, bai garapen fisikoan, kognitiboan zein emozionalean. Gure izaera naturala da, eta poliki-poliki, deskonektatzen hasiak gara gure esentzia horretatik, ustez, modernoagoak, erosoagoak eta garbiagoak diren espazioetara mugatuz.

      Naturaren eta eremu artifizialen arteko oreka eta uztarketa bilatu nahi dugu, beraz. Herri hezitzaile batek naturarekiko elkarreragina bilatu nahi du, natura bera hezkuntzarako baliabide esanguratsua baita. Egungo herri artifizialetan pixkanaka natura sartu nahi dugu, eremu gehiagotan txertatuz, eremu ezberdinen arteko trantsizio bideak sortuz, zuhaitzen eta uraren presentzia indartuz eta beste hainbat interbentzio taktiko zein egiturazko aurrera eramanez. Horretarako, ezinbestekoa da espazio urbano ez urbanizatuei arreta jartzea, eta horiek babestea.

    • 1. Materiala

      Zure herria birnaturalizatzetik eraldatzeko proiektu bat buruan badaukazu, proiektu fitxa honetan lurreratzen has zaitezke:

    • 2. Esperientzia inspiragarriak

      ELGOIBAR: Sallobenteko berdegunearen eraldaketa


    • 3. Sakontzeko