• 6. Topalekuak

    • Azalpena

      Topalekuak, besteak beste, adin, genero, arraza nahiz egoera sozio-ekonomiko-kultural ezberdinetako herritarrak elkartzeko lekuak edota harremanetarako espazio gisa ulertzen ditugu. Besteekin erraz topatzeko eta elkartzeko aukera eman nahi dio herritarrari herri hezitzaileak, adibide bat jartzeko, umeen jolaslekuetan egoten diren helduentzako eserlekuak topaleku bihur daitezke elkarri begira jartzeko aukera ematen duten azpiegiturak jarriz (pickinkeko mahaiak, esaterako).

      Kaleei dagokionez, maiz, soilik alde batetik bestera mugitzeko diren ustea barneratua daukagu, baina harremantzeko, saretzeko eta elkarbizitzarako leku ere badira, edo izan beharko lukete, eta, beraz, kaleetan, eta oro har espazio publikoan, egoteko eta loturak egiteko aukerak sortzea beharrezkoa da komunitatearen berregituratze horretan, elkarbizitza eman dadin.

    • 1. Materiala

      Zure herria topalekuak sortzetik eraldatzeko proiektu bat buruan badaukazu, proiektu fitxa honetan lurreratzen has zaitezke:

    • 2. Esperientzia inspiragarriak

      AZPEITIA: Alde zaharrean topagunea sortzeko parte hartze prozesua. Normalean iristen ez garen herritarrengana iristeko saiakera.


    • 3. Sakontzeko