Erronkei aurre egiteko 5 urratsak
4. Eraiki
Behin parte-hartzearen fase amaitu ostean prozesuan irten den proiektua gauzatuko da. Normalean “3.Erabaki” eta “4.Eraiki” artean denbora dexente pasatzen da. Horregatik garrantzizkoa eta beharrezkoa da proiektuaren jarraipena egitea. Esaterako, proiektuan ematen dira aldaketak eta pausoak talde motorrarekin adostu edo elkarbanatzea gomendatzen da. Horretarako talde motorraren funtzionamendua birformulatu behar da. Bestetik, komunitatea eragile aktibo izateko aukera ezberdinak daude. Zerbait aurretu daiteke? Auzolanean egin daiteke zerbait?
Eman beharreko urratsak:
Talde motorra birformulatu. Proiektuaren jarraipena eta zaintza bermatzeko taldearen funtzioak berdefinitu
Auzolana. Herritarrak partaide izateko, herri kohesioa landu eta lanak aurreratzeko baliabidea izan daiteke.
