Erronkei aurre egiteko 5 urratsak
5. Erabili
Behin proiektua eraikita hau borobildu behar da, herriari eginiko lana aitortuz eta eskerrak emanez. Horrela, parte-hartze prozesuan partaide izan diren guztiekin ospatuz prozesuari benetako itxiera emango zaio eta bidez batez behin betiko deboluzioa egingo da. Hala ere, behin martxa hartuta espazioaren behaketa egitea gomendagarria da. Nola erabiltzen da espazioa? Nortzuk erabiltzen dute? Non kokatzen dira emakumeak? Eta umeak? Betetzen ditu proiektuak hasieran jarritako helburuak? Zer inpaktu eduki du proiektuak?
Eman beharreko urratsak:
Ospatu. Parte-hartze prozesuan partaide izan diren guztiekin itxiera eta deboluzioa egin.
Parte-hartzearen errekonozimendua. Bertan parte hartu dutenei eskerrak ematea eta hurrengo urratsak azaldu.
Espazioaren behaketa. Eraiki ostean erabilera ebaluazio egin.
Adierazleak sortu eta inpaktua neurtzeko erabili. Genero-ikuspegian oinarritutako adierazleen bidez espazioaren erabilera ebaluazioa egin.
