Erronkei aurre egiteko 5 urratsak

Gunea: Oinherri
Ikastaroa: Herrietan espazio hezitzaileak eraikitzeko gakoak
Liburua: Erronkei aurre egiteko 5 urratsak
Nork inprimatua: Gonbidatua
Data: igandea, 2025(e)ko uztailaren 6(e)an, 13:52(e)tan

0. Ireki

Aipatutako 5 urratsak emateko proiektu, prozesu edo egitasmo parte-hartzailea ireki behar da. Horretarako argi eta garbi eduki behar dira honen beharrak eta helburua(k) zeintzuk diren, eta horrela prozesu guztian zehar definituta edukitzea eta presente edukitzea.

Horretarako gomendagarria iruditzen zaindu aurrelanketa edo ariketa bat egitea. Beharrezkoa dugu? Zenbat egin dira gaur arte?

Bestetik prozesu oro ikasketa prozesu bat da, bai herritar, herriko eragile, ehun komunitarioa, udal teknikari udal ordezkariendako. Batzuetan beharrezkoa izaten da gai konkretu batzuen inguruko formakuntzak. Prest al gaude? Horrela bada, 1, 2, 3, 4 eta 5!


1. Prestatu

Lehen urratsa prestatu. Hots, gertatu, eratu, antolatu, taxutu, programatu, ondu. Parte hartze prozesua hasteko egin beharreko guztia irudikatu, diseinatu, mugatu,eta beharrezko materiala sortu behar da. Horretarako oinarria eraiki behar da, lurzoru hori eraikitzeko errealitatea ezagutzea eta hau aurrera eramango duen talde motorra sortzea premiazkoa da.

Eman beharreko urratsak:

  • Mapeo eta dokumentazioa lana. Eragile, baliabide eta espazioen identifikazioa egin. Nortzuk dira estrategikoak? Zer informazio dugu?

  • Talde motorra sortu. Lurzoru komuna duten eta errealitatea ezagutzen duten partaideez taldea osatu. Hauek proiektua sinetsi behar dute eta honen atzean dagoen ilusioa islatu behar dute.

  • Mugak finkatu. Prozesuaren marra gorriak zeintzuk dira? Non dago erabaki gunea?

  • Prozesu parte-hartzailea diseinatu. Fase bakoitza, ekintzak, metodologia eta kronograma definitu. Nori zuzenduta dago? Prozesu irekia ala itxia da? Noiz hasi eta amaituko da?


2. Kontatu

Egiten dena noiz, non eta nola kontatu behar den adostu behar da. Difusioa hasieratik lantzeak diskurtsoa elkarrekin eraikitzea ahalbidetuko digu eta bestelako irismena lortzea bermatuko digu. Askotan komunikazioa normalean bukaeran edo zerbait esateko dugunean erabiltzen da. Lehenago lantzeak, aldiz, talde pertenentzia eta komunitatea sortzeko elementu paregabea da. Nola komunikatuko dugu?

Eman beharreko urratsak:

  • Aliantzak. Analisian identifikatutako eragile/espazio/pertsona klabeekin lehen harremana egin eta aliantzak eraiki.

  • Diskurtsoa. Denon artean publiko ezberdinetarako mezu argiak pentsatu eta eraiki.

  • Komunikazio estrategia landu. Prozesuak behar dituen behar komunikatiboak identifikatu, tokiko kanal hurbilak, hartzaileak eta euskarriak definitu.Kanalak pentsatu eta espazioak definitu.

  • Eduki eta estetika erakargarria erabili. Komunikatu nahi dena modu argi eta garbian egiteko lengoaia freskoan gauzatu.


3. Erabaki

Erabaki fasean herritarrek parte hartuko dute eta prozesuaren muina da. Deliberazio prozesu honetan banaka, talde txikietan eta taldean hausnartzeko uneak konbinatzea beharrezkoa da herritar orok bere hitza eman dezan. Hala ere, denon hitza bermatzeko talde, eragile edo norbanako espezfikoetara gerturatuko gara. Hau lortzeko bestelako bide eta tenpusak aintzat hartuko dira. Zer teknika eta metodologia erabiliko dugu? Zeintzuk dira urratsak?

Eman beharreko urratsak:

  • Parte-hartzearen espazioak eta denborak eta nola kudeatuko den kontuan hartzea, bidelaguntza behar dutela kontuan hartuta.

  • Analisi teknikak. Inguruaren azterketak egiteak: behaketa, mapeo koletikboak, helduekin esplorazio ibilbideak, emozioetan oinarritutako esplorazioak. Banaka, talde txikitan eta plenarioan hausnartzeko uneak konbinatzea.

  • Ko-sorkuntza teknikak erabili. Diseinu-jarduerak, adinaren eta interesen araberako edukiak izatea eta tekinka ezberdinak erabiltzea(mintzamena, idazmena, adierazpen grafikoa..)

  • Deboluzio teknika. Gaiarekin bat egiten duten deboluzioa pentsatu eta diseinatu.

  • Baldintzak landu. Fase honetatik irtengo dira hurrengo urratsak eta fase ezaugarriak definitu.


4. Eraiki

Behin parte-hartzearen fase amaitu ostean prozesuan irten den proiektua gauzatuko da. Normalean “3.Erabaki” eta “4.Eraiki” artean denbora dexente pasatzen da. Horregatik garrantzizkoa eta beharrezkoa da proiektuaren jarraipena egitea. Esaterako, proiektuan ematen dira aldaketak eta pausoak talde motorrarekin adostu edo elkarbanatzea gomendatzen da. Horretarako talde motorraren funtzionamendua birformulatu behar da. Bestetik, komunitatea eragile aktibo izateko aukera ezberdinak daude. Zerbait aurretu daiteke? Auzolanean egin daiteke zerbait?

Eman beharreko urratsak:

  • Talde motorra birformulatu. Proiektuaren jarraipena eta zaintza bermatzeko taldearen funtzioak berdefinitu

  • Auzolana. Herritarrak partaide izateko, herri kohesioa landu eta lanak aurreratzeko baliabidea izan daiteke.


5. Erabili

Behin proiektua eraikita hau borobildu behar da, herriari eginiko lana aitortuz eta eskerrak emanez. Horrela, parte-hartze prozesuan partaide izan diren guztiekin ospatuz prozesuari benetako itxiera emango zaio eta bidez batez behin betiko deboluzioa egingo da. Hala ere, behin martxa hartuta espazioaren behaketa egitea gomendagarria da. Nola erabiltzen da espazioa? Nortzuk erabiltzen dute? Non kokatzen dira emakumeak? Eta umeak? Betetzen ditu proiektuak hasieran jarritako helburuak? Zer inpaktu eduki du proiektuak?

Eman beharreko urratsak:

  • Ospatu. Parte-hartze prozesuan partaide izan diren guztiekin itxiera eta deboluzioa egin.

  • Parte-hartzearen errekonozimendua. Bertan parte hartu dutenei eskerrak ematea eta hurrengo urratsak azaldu.

  • Espazioaren behaketa. Eraiki ostean erabilera ebaluazio egin.

  • Adierazleak sortu eta inpaktua neurtzeko erabili. Genero-ikuspegian oinarritutako adierazleen bidez espazioaren erabilera ebaluazioa egin.