Lurralde antolamendua lurraldearen kudeaketa arduratsuaz jabetzen den arloa da, hots, lurraldea gizartearen eta biztanleen behar sozial, ekonomiko, kultural eta ekologikoen arabera antolatzen eta egituratzen duen jarduketa. Hirigintza-antolamenduaren oinarrizko tresna Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) da, udalerri mailako lurralde antolamendu orokorra ezartzen duen araua. Normalean Hiri Antolamendua erabiltzen bada ere, gurean Herri Antolamendua deitu nahi izan diogu herri eskalari erreferentzia egiteko, eta Euskal Herri mailan hiri gutxi eta herri asko daudelako.

Azken aldaketa: osteguna, 2025(e)ko maiatzaren 8(e)an, 08:15(e)tan