• 0. Sarrera

    • Aurkezpena

      Parte-hartzea da herri hezitzaileak eraiki eta sustatzeko daukagun tresnarik garrantzitsuena. Gure herrietako haurrak eta nerabeak txiki txikitatik parte hartzean heztea alegia. Oinherrik Euskal Herriko txoko ezberdinetan haur eta nerabeen parte-hartzea sustatzen daramatzan 12 urteko ibilbidean, parte hartzearen inguruan sakondu du teoria eta praktika uztartuz. Urte hauetako esperientzietatik eratorritako ezagutza eta bizipenek, parte-hartzearen inguruko marko berri bat osatzeko beharra azaleratu digu, haurtzaroaren kulturako ezaugarriak kontuan izango dituen partehartzeko kultura berri bat sustatzeko helburuarekin.

      Eskuartean daukazun lan-tresna digital hau, haurtzaroaren kulturatik bir-prentsaturiko parte-hartzea gure herrietan praktikara nola eraman diseinatzeko bideorri bat da. Sei pausoz, sei saioz, osaturiko ibilbide metodologiko bat proposatzen da bertan, teoria eta praktika uztartuz, zure herriko haurren parte hartzea beste modu batera nola egituratu pentsatzen lagunduko dizuna.

      Ibilibide hau bakarrik egin beharrean, taldean egitera gonbidatzen zaitugu. Herri hezitzailearen hiru esparruetako ordezkaritza bilduko duen lan talde bat osatzera animatzen zaitugu. Bertan, zure herriko hezkuntza formaleko zein ez-formaleko eragileak, udala eta herrigintzako ordezkariak batuz. Zure herrian haurren parte hartzean eragin dezaketen askotariko eragileen arteko gogoeta kolektiboan oinarrituz eta elkarlanerako espazio bat sortuz. Lanerako tresna hau erabilerrazagoa izan dadin, talde bakoitzean dinamizatzaile edo ordezkari bat izendatzea gomendatzen dugu, egin beharrekoak lehenago begiratuko dituena, eta saioan zehar dinamiken azalpenak emateaz arduratuko dena. Saiora eraman beharreko materiala presente izateaz ere arduratuko da taldeetako dinamizatzailea.

      Hasi baino lehen, argibide batzuk eman nahi dizkizugu: saio guztiek egitura berdina dute, eta bi orduan egiteko pentsatuta daude, elkarlanean. Hori dela eta, saio bakoitzerako egitura eta denboralizazio proposamen bat egiten dugu modulu bakoitzaren hasieran ageri den infografian, erreferentzia gisa izan ditzazun. Saioetako atalak beheko "Argibideak" atalean daude azalduta.

      Behin argibideak irakurrita, lan-txosteneko "0. Kokapena/Arrazoibidea" atala irakurri, argipen gisa.