Argibideak
Saio guztiak honako lau atalez osatuta egongo dira:
Hausnartu atala. Irakurgai bat izango da beti, gaira hurbilketa egiten lagunduko diguna. Taldeko saiora aurrez irakurrita eramatea gomendatzen da, saioan zehar irakurgaiaren inguruko erabakiak hartu beharko direlako. |
|
---|---|
Elkarbanatu atala. Gaiarekin zerikusia duen dinamika izango da, esperientzia pertsonaletik abiatuko dena, eta norberaren bizipenetatik abiatuko dena, ondoren gainontzeko kideekin elkarbanatzeko. Kideak elkar gehiago ezagutzeaz gain, gaiarekiko hurbilpen bat egitea du helburu. | |
Ekin atala. Haurren parte hartze kanal iraunkorrak sortzera bidean, herriko egoeraz jabetzeko zein gaiarekin zerikusia duten zein kanalerako baliagarriak izango diren ezaugarriak jasotzeko balioko dute ekin ataleko ariketek. |
|
Erabaki atala. Izenak dioen moduan, atal honetan kanalari lotutako erabakiak hartzen joango gara. Aurreko ataleko ariketak kontuan hartuta, saioan erabakitakoa dokumentu batean gordetzen joango gara, erabakiak pixkanaka prozesuan zehar hartzen joateko eta hurrengo saioetan, erabaki denak erregistratuta izateko. |
Prest bazaudete, hasi zuen ibilibidea! Zuen herriko haurrak parte hartzean hezteko talde gogoetaz gozatu eta edozein zalantza edo ekarpen izanez gero, jarri gurekin harremanetan info@oinherri.eus helbidean.