• 3. Haurtzaroaren mapatzea

    • 0. Hasiera

      Ongi etorri hirugarren modulura! Honakoa da modulu honetarako proposatzen dugun denboralizazioa eta beharrezkoa izango duzuen materiala. Guztira, 2 ordu inguru beharko dituzue moduluko atal guztiak egiteko.

      Infografia
    • 1. Hausnartu

      Irakurri ondorengo irakurgaia gaiaz gehiago jakiteko.
    • 2. Elkarbanatu

      BOTEREAREN LOREA

      Dinamika hau bakarka egitekoa da. Bakoitzak gorpuzten dugun boterearen kontzientzia hartzeko balioko digu.

      Boterearen ikuskera klasikoa gainditu eta boterea gugan dauden gaitasunekin lotzeko aukera emango digu dinamika honek. Gutako bakoitzak zenbat botere metatzen dugunaren inguruko kontzientzia hartzen lagunduko digularik. Eta kontzientzia hartze horretatik, gugan daukagun botere hori pribilejio/zapalkuntza egoerak betikotzeko erabili nahi dugun ala, botere horrekin bestelako harreman batzuk sustatu nahi dugun erabakitzeko.

      Lorearen dinamikan, petalo bakoitzak pribilegio/zapalkuntza ardatz bat irudikatzen du. Bakoitzak aldagai horretan bera non kokatzen den margotuko du. Lorearen zenbat eta petalo haundi gehiago koloreztatu ditugun, botere gehiago gorpuzten dugula esan nahi du, eta ondorioz, pribilejio egoera gehiago dauzkagula gure egunerokoan. Zenbat eta petalo txiki gehiago koloreztatu, botere gutxiago metatzen dugula esan nahi du, eta ondorioz, zapalkuntza egoera gehiago pairatzen ditugula.

    • 3. Ekin

      HERRIKO HAURTZAROAK MAPATZEA

      Haurraren silueta oinarritzat hartuta, bost aldagairen arabera, gure herrian existitzen diren haurtzaro mota guztiak mapatzea izango da ariketa honen helburua. Generoa, klase soziala, kultur aniztasuna, familia eredu ezberdinak eta desgaitasunak edota aniztasun funtzionala.

      Siluetaren erdian, aldagai bakoitzean hegemonikoa den ezaugarria kokatuko dugu, aldagai horretan pribilegioa gopuzten duena alegia. Bazterrean berriz, aldagai horrek sortzen dituen zapalkuntza egoera ezberdinak izendatuko ditugularik.

      Adibidez: desgaitasunaren aldagaian, gorputz normatiboa izatea kokatuko dugu haurraren siluetaren erdian,  bazterrean aldiz, gurpildun ahulkidun haurrak, sindromedun haurrak, psikomotrizitate murriztua dutenak, buruko gaitzak dituztenak… kokatuko genituzke.

    • 4. Erabaki

      Erabakiak 3 txantiloia erabili dezakezu prozesuan zehar hartutako erabakiak bertan idazten joateko eta hurrengo saioetan eskura izateko.

      • Zein neurri hartuko ditugu bazterreko haurren parte hartzea bermatzeko diseinatzen ari garen parte hartze kanal iraunkorrean?