Ongi etorri laugarren modulura! Honakoa da modulu honetarako proposatzen dugun denboralizazioa eta beharrezkoa izango duzuen materiala. Guztira, 2 ordu inguru beharko dituzue moduluko atal guztiak egiteko.
Diseinatu haurren parte hartze kanal iraunkorreko 2 orduko saio bat. Lagungarri gisa, beheko fitxategiko ereduak edota saioaren egitura erabili ditzakezu.
Haurren parte hartze kanal iraunkorraren funtzionamendua adosteko, erantzun ondorengo galderak. Erabakiak 4 txantiloia erabili dezakezu prozesuan zehar hartutako erabakiak bertan idazten joateko eta hurrengo saioetan eskura izateko.
Zein izango da zure herriko haurren parte hartze kanal iraunkorraren helburu nagusia?
Eta helburu espezifikoak?
Funtzionamendua nolakoa izango da? Zenbat haur elkartuko dira? Zenbatero? Espazio fisiko berean beti?