• 6. Komunikazioa

    • 0. Hasiera

      Ongi etorri seigarren modulura! Honakoa da modulu honetarako proposatzen dugun denboralizazioa eta beharrezkoa izango duzuen materiala. Guztira, 2 ordu inguru beharko dituzue moduluko atal guztiak egiteko.

      Infografia
    • 1. Hausnartu

      Irakurri ondorengo irakurgaia gaiaz gehiago jakiteko.
    • 2. Elkarbanatu

      KASU PRAKTIKOA

      Zure herrian Hirigintzako Plan Orokorra egitera doa udala. Legez herritarren parte hartzea eskatzen duen proiektua izanik, zuekin harremanetan jarri da udal arkitektoa, haurrekin parte hartze saio bat burutzeko. Goiz batean, udal pleno aretora haurrak ekarri eta han galdera batzuk egitea izan da bere proposamena.

      Gaia teknikoegia izango denaren susmoa daukazue. Era berean, haurrek herriko espazio publikoen erabilerari buruz esateko asko daukatela uste duzu. Beraz, udal arkitektoari haurrekin parte hartzea beste modu batean egitea proposatuko diozu.

      • Zein izan daiteke modu hau? 
      • Zein metodologia erabiliko zenuke, haurrek Herriko Hirigintzako Plan Orokorrean euren ekarpena egin ahal izateko?

    • 3. Ekin

      IDEIA ZAPARRADA

      Hiru taldetan banatuko gara eta diseinatu dugun haurren parte hartze kanal honen inguruan informatzeko idea zaparrada botako dugu. Ondoren, talde txikitan ateratako ideiak elkarbanatuko ditugu talde handian.

      • 1. TALDEA: Nola eta zein kanaletatik informatuko ditugu haurrak beraientzat diseinatu dugun parte hartze kanalari buruz?
      • 2. TALDEA: Nola eta zein kanaletatik informatuko ditugu familiak?
      • 3. TALDEA: Nola eta zein kanaletatik informatuko dugu herria?
    • 4. Erabaki

      Ideia zaparradatik aukeratu gure herrian egingarri ikusten ditugun ekintzak. Erabakiak 6 txantiloia erabili dezakezu prozesuan zehar hartutako erabakiak bertan idazten joateko eta hurrengo saioetan eskura izateko.

      • Diseinatu dugun haurren parte hartze kanal iraunkorra nola eta noiz kontatuko diegu haurrei?

      • Eta familiei?

      • Eta herriari?