1. Prestatu

Lehen urratsa prestatu. Hots, gertatu, eratu, antolatu, taxutu, programatu, ondu. Parte hartze prozesua hasteko egin beharreko guztia irudikatu, diseinatu, mugatu,eta beharrezko materiala sortu behar da. Horretarako oinarria eraiki behar da, lurzoru hori eraikitzeko errealitatea ezagutzea eta hau aurrera eramango duen talde motorra sortzea premiazkoa da.

Eman beharreko urratsak:

  • Mapeo eta dokumentazioa lana. Eragile, baliabide eta espazioen identifikazioa egin. Nortzuk dira estrategikoak? Zer informazio dugu?

  • Talde motorra sortu. Lurzoru komuna duten eta errealitatea ezagutzen duten partaideez taldea osatu. Hauek proiektua sinetsi behar dute eta honen atzean dagoen ilusioa islatu behar dute.

  • Mugak finkatu. Prozesuaren marra gorriak zeintzuk dira? Non dago erabaki gunea?

  • Prozesu parte-hartzailea diseinatu. Fase bakoitza, ekintzak, metodologia eta kronograma definitu. Nori zuzenduta dago? Prozesu irekia ala itxia da? Noiz hasi eta amaituko da?