Erronkei aurre egiteko 5 urratsak
2. Kontatu
Egiten dena noiz, non eta nola kontatu behar den adostu behar da. Difusioa hasieratik lantzeak diskurtsoa elkarrekin eraikitzea ahalbidetuko digu eta bestelako irismena lortzea bermatuko digu. Askotan komunikazioa normalean bukaeran edo zerbait esateko dugunean erabiltzen da. Lehenago lantzeak, aldiz, talde pertenentzia eta komunitatea sortzeko elementu paregabea da. Nola komunikatuko dugu?
Eman beharreko urratsak:
Aliantzak. Analisian identifikatutako eragile/espazio/pertsona klabeekin lehen harremana egin eta aliantzak eraiki.
Diskurtsoa. Denon artean publiko ezberdinetarako mezu argiak pentsatu eta eraiki.
Komunikazio estrategia landu. Prozesuak behar dituen behar komunikatiboak identifikatu, tokiko kanal hurbilak, hartzaileak eta euskarriak definitu.Kanalak pentsatu eta espazioak definitu.
Eduki eta estetika erakargarria erabili. Komunikatu nahi dena modu argi eta garbian egiteko lengoaia freskoan gauzatu.
